XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baina nola demontre igo zara teilatura? -amak.

- Ez naun igo! -kakarazka amonak.

Oinak egongelan zeuzkanat!

Hura gehiegizkoa zen, Georgeren amak ulertzeko.

Hantxe geratu zen, ahoa zabalik, begiak irtenda.

Zorabiatzera zihoala zirudien.

Jarraian, Georgeren aita azaldu zen: Killy Kranky jauna.

Kranky jauna gizon txikia zen, hankokerra eta buruhandia.

Georgerekin aita maitakorra zen, baina berarekin bizitzea ez zen erraza, gauza txikienek ere urduri jartzen bait zuten.

Patioan zegoen oiloa ez zen, ez, txikia, eta Kranky jaunak ikusi zuenean, jauzika hasi zen, zerbaitek oinak erre balizkio bezala.

- Jainko maitea! -oihukatu zuen, besoak batera eta bestera mugituz.

Zer da hau? Zer gertatu da? Nondik atera da? Oilo erraldoia da!

Nork egin du hau?

- Nik -esan zion Georgek.

- Begiratu niri! -oihukatu zion amonak teilatu gainetik.

Bost axola oilo hori!

Garrantzitsuagoa nauk ni...!

Kranky jaunak gora begiratu eta amona ikusi zuen.